Eboluzioaren froga1
2 páginas
Publicado por
plarrieta
Direitos de autor :
Todos os direitos reservados
Eboluzioaren teoria zenbait froga
objektibotan oinarritzen da; eta froga
horien arabera, izaki bizidunek
eboluzionatu egiten dute.
Besteak beste,
froga horiek morfologikoak,
biogeografikoak, paleontologikoak,
enbriologikoak eta...
[Mais]
Eboluzioaren teoria zenbait froga
objektibotan oinarritzen da; eta froga
horien arabera, izaki bizidunek
eboluzionatu egiten dute.
Besteak beste,
froga horiek morfologikoak,
biogeografikoak, paleontologikoak,
enbriologikoak eta biokimikoak dira.
Horiexek aztertuko ditugu ondoren.
Froga morfologikoak
Izaki bizidunen edo fosilen organoen
morfologiaren azterketa konparatuan
oinarritzen dira.
Anatomia konparatuaren
bidez, zenbait espezietako organoen
arteko parekotasunak eta ezberdintasunak
aztertzen dira.
Horren arabera, organoak
homologoak, analogoak eta bestigialak
izan daitezke.
Organo homologoak jatorri enbrionario
bera eta antzeko barne egitura dutenak
dira.
Hala eta guztiz ere, funtzio
ezberdinak izaten dituzte, habitat
ezberdinetara moldatzeko egokituz joan
direlako.
Esate baterako, zaldien hankek,
saguzarren hegoek eta baleen hegalek
hezur egitura oso antzekoa duten arren,
oso bestelako funtzioak dituzte: ibiltzea,
hegan egitea eta igeri egitea, hurrenez
hurren.
Lotura duten espezieen arteko homologia
morfologikoen kasuan,eboluzioaren
teoriak garai batean arbaso komunen bat
egon zitekeela proposatzen du, eta,
denborak aurrera egin ahala, arbaso
horren organoek garapen ezberdina izan
zutela, espezie bakoitzaren beharren
arabera.
Organo analogoak jatorri enbrionario
ezberdina izan arren, antzeko forma duten
eta antzeko funtzioa betetzen duten
organoak dira.
Organo analogoen adibide
bat intsektuen eta hegaztien hegoak dira:
taxonomikoki inongo loturarik ez duten bi
espezieren egiturak dira, baina bietan
funtzio bera betetzen dute, hegan egitea,
hain zuzen.
Eboluzioaren ikuspuntutik, organo
bestigialak, ez ibiltzearen ondorioz
atrofiatuta geratutako organoak, oso
garrantzitsuak dira.
Gaur egungo izaki
bizidunetan organo murriztu horiek
agertzeak adierazten du organo horiek
beharrezko zituen arbasoren bat izan
dutela noizbait.
Beraz, eboluzioaren
aldetik, badago lotura bat organo murriztu
horiek dituzten organismo bizien eta
antzeko organoak beharrezko dituzten
organismoen artean.
Gizakion kasuan, zuhurragina (hirugarren
hortzaldiaren arrastoa) eta kokzixa
(buztan primitibo baten arrastoa) organo
bestigialen adibide garbiak dira.
Froga biogeografikoak
Ezinezkoa da animalien eta landareen
banaketa geografikoa azaltzea horretarako
interpretazio ebolutiboa erabili gabe: bi
eskualde zenbat eta urrunago egon,
orduan eta ezberdinagoak izango dira
hango landare eta animalia espezieak,
nahiz eta klima oso antzekoa izan.
Esate
baterako, Australiako fauna eta flora
gainerako kontinenteetako flora eta
faunaren aldean hain berezia izateak
(kanguruak eta koalak, adibidez,
Australian bakarrik daude) hedapena
galarazten duen muga bat dagoela
erakusten du, eta muga horren bi aldeetara
bertako espezieek bestelako eboluzioa
izan zutela.
Bestalde, Afrikako eta Hego Amerikako
zenbait espezieren artean dauden
parekotasunak ikusita, noizbait arbaso
komuna izan zutela pentsa daiteke, eta,
duela milioika urte, kontinenteak banatu
zirenean, arbaso hark eboluzio prozesu
ezberdina izan zuenez, espezie ezberdinak
sortu zirela.
Froga paleontologikoak
Paleontologiak ere, erregistro fosilak
aztertzen dituen zientziak, eboluzioaren
teoria berresten duten frogak ematen ditu.
Izan ere, paleontologiari esker,
desagertutako espezieen eta gaur egungo
espezieen arteko antzekotasun batzuk
finkatu dira, eta serie ebolutibo osoak
azaldu ahal izan dira, zaldiarena, adibidez.
Fosilak aztertuta jakin ahal izan dugu
estratu zaharrenetatik berriagotara
agertzen diren fosilen arabera,
organismoak gero eta konplexuagoak
direla (forma konplexuagoen aurretik
forma sinpleak datoz lehenik) eta,
gainera, gero eta ugariagoak direla.
Ekidoen serie filogenetikoa
Horrez gain, datu paleontologikoei esker
espezie batzuk Lurrean noiz agertu ziren
jakin dezakegu, eta haien historia
ebolutiboa ere berreraiki dezakegu.
Gaur
egungo espezieen ezaugarriak agertzen
dituzten fosilak (trantsiziozko formak edo
tarteko formak) aurkitu izana ere
espezieen eboluzioaren froga
gaitzetsiezina da: esaterako,
Archaeopteryx espeziearen fosilak
hegaztiek bezalako lumak eta narrastiek
bezalako buztana eta hortzak ditu.
EBOLUZIOAREN FROGAK
[Menos]
Introduza um miniCalaméo no seu Web site ou blogue